Translate

2013(e)ko azaroa 28, osteguna

2013/11/28

Azaroaren 28a da eta hemen gaude berriz ere Sasifilosofoak blogarekin jarraitzeko asmoz. Irakaslearen azalpen interesgarriak entzun eta gero gure lanarekin jarraitu dugu. Ostegun eta Ostiralero egiten dugun legez lana taldekideen artean banatu dugu, taldea eraginkorragoa izateko eta inor lanik gabe ez dadin geratu. Hori dela eta, bakoitza jarduera batekin aritu da burubelarri: creative commons, prezi, aurkezpena eta siteza kudeatu. Klasea bukatu baino lehen, irakaslearen azalpen interesgarriak ere entzun ditugu eta lanean pixka bat bideratu gaitubaina pixka bat soilik. Hilabetea bukatze aldera lanak pilatu eta pilatu ari dira baina guk denei egingo diegu aurre, beti ere gure xumetasunean. Aski jakina da sasoi hagitz gogorra datorkigula baina sasifilosofook prest gaude datorkiguna datorkigula hamar ateratzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina