Translate

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

2013/9/17

Lehen eguna izan dela kontuan hartuta, irakasgaiaren nondik norakoa azaldu digu irakasleak. Honen ondoren, KILIKATIK bloga aztertzen hasi gara, blog baten funtzionamendua uler dezagun.
Honetaz gain, taldeak osatu behar izan ditugu lehenbait lehen lanean hasi ahal izateko.
Taldea osatzeaz gain, ariketa bat antolatu digu irakasleak, non,  taldekide bakoitzak bere ahuleziak eta bere ezaugarri positiboak jarri behar izan dituen eta ondoren taldera eraman. Azkenik, taldean adostu ditugu, beti ere taldearen funtzionamendu egokia bermatuz.

2013/9/18

Gaur, irakasleak bloga egiteko agindu digu googelen blogger aplikazioa erabiliz, jarraian gure taldeak lana nola egin pentsatzeari ekin dio. Horretarako taldekide baten gmaila erabili dugu. Lehenik eta behin gure blogaren oinarria egin eta izendatu dugu . Geroago blogaren aplikazioekin jolasean ibili gara hauen erabilera ulertzeko. Gure bloga personalizatzeari ekin diogu gadget desberdinak erabiliz (filosofiari buruzko berriak, etiketak, ilargiaren kokapena). Horren ostean orrialde nagusian talde lana sustatzeko bideo bat txertatu dugu. Azkenik paper zorroa egiten hasi gara eguneroko esperientziak aipatuz.

Talde lanaren garrantzia