Translate

2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ikt-ko azken asterantz

Abenduak 13 ostirala, guztia esanda dago, hau da, aste osoan arrastraka daramagun neke honek ez digu behar bezala lan egiten uzten. Bueno aurkezpenen batzuk falta dira beraz, eramangarriagoa izango da gaurko saioa.
Aurkezpenak egokiak eta gustukoak izan dira, talde bakoitzak behar bezala azaldu du berak egindakoa eta ondo ulertu da dena, nahiz eta gure aurkezpenarekin alderatuz gero maila apal xamarra nabaritu. Ez gara izan lana egin duten bakarrak,  beste taldekideek ere lana sendo egin dutela argi geratu da, baina aitzinean esan bezala gu nagusi.
Gure taldearen giroa dela eta mintzatu beharra dago,izan ere, horrela lan egitea plazer hutsa izan da, hain harmonia onean, hain konekxio bikainarekin, horrelako taldea gutxitan izaten da eta etekin atera behar zaio eta baita atera ere!!!

Oso ongi talde, lan bikaina!!!!

Aurkezpena



Azaroak 12a  da, aurkezpena egiteko ordua heldu da, hainbat egun pasa dira lanean hasi ginenetik, hainbat astetako lana gainerakoie erakusteko garaia iritsi da. Nerbioak bere lana egiten hari dira jajajj momentu tentsoak dira, gainera taldekide bat falata zaigu eta dena birmoldatu beharra izan dugu, baina badakigu kapazak garela, beraz,  aurrera!!! Momentu latsak dira taldearentzat baina gure grina erakusteko prest gaude eta gure kide den Asier Amor sasifilosofo handiari eskeinitako aurkezpena izango da. Gogoan zaitugu Asier.
Puffff eseri gara berriz geure tokian, nahiko gustora egindako aurkezpenarekin eta uste dugu gustokoa izan dutela, zer gehiago eskatu behar da ba?

Balorazioa positiboa izan delakoan gaude eta helburuak bete ditugulakoan gainera, hainbat gauza ikasi ditugu eta hausnarketa politetara iritsi gara  eta jakina denez oso baliogarria izan da. Klasekide batek adierazi digunez bibi osoam ikusi duen aurkezpenik onena izan da gurea, izan ere ez daude ohituta gure jakintasun mailako jendearen artean ibiltzera, gaurko gizarte honetan nekez aurki baitaitezke gu bezalakoak.

Gu behintzat horiekin geratzen gara:









2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

EBALUAKETA

Gure aurkezpenearen ariketara heltzeko (klikatu hemen) jartzen duen tokian. Bertan Google site-ek duen galderak erabiltzeko eta informazioa prozesatzeko duen erabilera. Jarraian ikus dezakezue tresna hau erabiltzeko tutorial bat:



                                                                  KLIKATU HEMEN

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

LINUX eta SOFTWARE ASKEAK

Bideo honetan ikusiko dugu zer den linux-a, software honen abantailak, zer den windows-a, windows-aren abantailak... (Gazteleraz dago)




Informazio interesgarria gaiari buruz. Klikatu hemen

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Creative commons-en inguruko informazioa





Creative commons, sormena eta jakintzak dohainik  erabiltzeko eta elkartrukatzeko aukera ematen duen erakunde bat da. Honen bidez, autoreak aukera ematen die beste  pertsona batzuei bere lana erabiltzeko  adostutako baldintzak errespetatuz.
Informazio gehiagorako klikatu hemen

Creative commonsek bertsio berri bat atera du: Honen bidez,  haien lanak babestu nahi dituzten autoreek errazago izango dute. Horretaz gain, tradukzio ofizialak egingo dira eta lizentzia berri horrekin estatu gehienetan erabilgarri egongo dira.
Informazio gehiagorako klikatu hemen

2013/11/28

Azaroaren 28a da eta hemen gaude berriz ere Sasifilosofoak blogarekin jarraitzeko asmoz. Irakaslearen azalpen interesgarriak entzun eta gero gure lanarekin jarraitu dugu. Ostegun eta Ostiralero egiten dugun legez lana taldekideen artean banatu dugu, taldea eraginkorragoa izateko eta inor lanik gabe ez dadin geratu. Hori dela eta, bakoitza jarduera batekin aritu da burubelarri: creative commons, prezi, aurkezpena eta siteza kudeatu. Klasea bukatu baino lehen, irakaslearen azalpen interesgarriak ere entzun ditugu eta lanean pixka bat bideratu gaitubaina pixka bat soilik. Hilabetea bukatze aldera lanak pilatu eta pilatu ari dira baina guk denei egingo diegu aurre, beti ere gure xumetasunean. Aski jakina da sasoi hagitz gogorra datorkigula baina sasifilosofook prest gaude datorkiguna datorkigula hamar ateratzeko.

2013/11/22


 Azaroak gaurko honetan 22 egun ditu, eta ez dakit gure lagun maiteok ohartu zareten baina... ba al dakizue historian ez dela gehiagotan berriro ere egun hau izango? Egun guztiak bakarrak dira beraz egun zinez erakargarria dugu honako hau ere. Eta egun zirraragarri hau ospatzeko unibertsitatera etortzea erabaki dugu gaur ere zuekin eleketa sakon bat izateko asmoz.
Gogor gabiltza lanean  IKTn 10 ateratzeko intentzioa baitugu, nahiz eta Alaitzek esan berak ez duela inoiz nota hori jartzen. Badakigu gurekin salbuespena egingo duela zinez jatorra baita.
Baina gure lanera itzuliaz gaur gaia guztiz zehazteari ekin digo eta baita egin ere. Saio osoa lanean dihardugu burubelarri prezin, bloggean eta aurkezpenean murgildurik.
 Gero eta egun gutxiago ditugu lana entregatzeko baina gu ez gaude urduri, bada kinka larrian den jendea seguru asko baina sasifilosofook dena dugu kontrolpean. Egunak gero eta laburragoak dira eta iluntasuna ere hagitz nabari da gizartearengan, gabonak gainean ditugu eta familiaren berotasuna jasotzeko garaia badatorkigu. Olentzero badabil bere astoa eta sakuak puntu-puntuan jartzen Euskaldunok zoriontasunez betetzeko eta mundua zoratu beharrean dabil aurten ere loteria erosteko asmoarekin.
Gaurko gure gomendioa horren ingurukoa da, jakintsu ospetsuak gara eta zerbaitegaitiuk izango da, aurten gabonetako loteriaren azken zenbakia 8 izango da beraz badakizue zer erosi, Guk ere loteria saltzen dugu eta kasualitate hutsa izango da baina 8an bukatzen da gure loteria. Jarri kontaktuan eta erosi nahi beste.

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

2013/11/15

Euskal Herriko inguru gehientzuenetan euria nagusi dugun egun honetan sasi filisofoak astero legez blogg honi jarraipena emateko gogoz gatozkizue. Probetsuzko eguna izan dugula esan genezake, lanean burubelarri aritu baikara une oro, zuen jakimina asetzeko asmo bizian. Bi lan egiteko agindua jaso dugu gaurkoan, batetik delicious zail bezain dotore bat egin dugu eta bestetik glogster EDU mamitsu bat.
Lau filosofo burutsuok, gure adimen paregabeari esker lana egiteko banatu gara, estrategia ikusgarri bat erabiliaz. Taldean lau gara, beraz bik deliciousa eta beste biek glogsterra egin dugu, ideia gogoangarria honako honetan ere sasifilosofoek izanikoa.
Glogsterrak poster digital bat egitean datza eta deliciousak aldiz pertsona jakin batek kontsultaturiko web orrialdeak ikusteko parada eskaintzen digu. Bi arloetan lan landu bezain arrakastatsua egin dugu, osotasun berebizikoa.
Arazo nimino bat izan dugu saio osoan, kontuan izanik bi ordu terdiko klaseak direla huskeriatzat hartuko dugu. Etiketak egiteko garaian ohartu gara sarritan hitz gutxirekin oso zaila suertatzen dela testuaren edo bideoaren gaia zehaztea. Baina etorkizun hurbil batean arazo horri aurre egingo diogu, behar duen irtenbidea aurkituaz.
Gaurkoz amaiera emango diogu saio honi, hurrengo astean ere beste lerrotxo batzuk eskainiko dizkizuegu, zuen buru lauso horiek argitzeko asmoz.

   

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

2013/11/14


Azaroaren 14 da jada, burmuina martxan dago eta hementxe gaude gelan gure blogari jarraipena emateko gogoz eta zirraraz. Ordua da ze gai jorratu nahi dogun erabakitzeko eta inoiz baino serioago ekin diogu lanari. Dakigunez, gaia aukeratzea ez da lan erreza baina argi eduki dugu gaia zeozer motibagarria izan beharko litzatekeela, hau da, umeei zuzendutako zerbait. Azkenik, erabakia hartu dugu, lehen hezkuntzan teknologia berriak sartzea umeen heziketa hobetzeko asmoz. Oso gustura hartutako erabakiarekin eta lan polita egingo dugulakoan gaude, saiatuko gara behintzat eta ikusiko ditugu emaitzak aurrerago baina dugun  ilusiohori ez digu iñortxok kenduko eta etorkizunean sortuko diren arazoei aurre egiteko gai garela argi daukagu nahiz eta, momenturen baten noraezean ibili gintezkeen baina gure gaitasunen berri badaukagu beraz aurrera! Denpora galdu gabe ekin diezaiogun informazioa bilatzeari behingoz!!!

                                               

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

2013/9/17

Lehen eguna izan dela kontuan hartuta, irakasgaiaren nondik norakoa azaldu digu irakasleak. Honen ondoren, KILIKATIK bloga aztertzen hasi gara, blog baten funtzionamendua uler dezagun.
Honetaz gain, taldeak osatu behar izan ditugu lehenbait lehen lanean hasi ahal izateko.
Taldea osatzeaz gain, ariketa bat antolatu digu irakasleak, non,  taldekide bakoitzak bere ahuleziak eta bere ezaugarri positiboak jarri behar izan dituen eta ondoren taldera eraman. Azkenik, taldean adostu ditugu, beti ere taldearen funtzionamendu egokia bermatuz.

2013/9/18

Gaur, irakasleak bloga egiteko agindu digu googelen blogger aplikazioa erabiliz, jarraian gure taldeak lana nola egin pentsatzeari ekin dio. Horretarako taldekide baten gmaila erabili dugu. Lehenik eta behin gure blogaren oinarria egin eta izendatu dugu . Geroago blogaren aplikazioekin jolasean ibili gara hauen erabilera ulertzeko. Gure bloga personalizatzeari ekin diogu gadget desberdinak erabiliz (filosofiari buruzko berriak, etiketak, ilargiaren kokapena). Horren ostean orrialde nagusian talde lana sustatzeko bideo bat txertatu dugu. Azkenik paper zorroa egiten hasi gara eguneroko esperientziak aipatuz.

Talde lanaren garrantzia